XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Barnekoa den ernalketa gertatu eta gero, arraultzek lau hilabetetan zehar amaren barnean bilakatzen dira eta orduan, bilakatuak eta bizitza bentonikorako egokituak dauden 30-400 kume erditu ohi ditu amak.

Callionymidae familia

Eiherazain izenez ezagutuak dira talde honetako arrainak.

Txikiak dira eta arrek librea koloretua eta nabarmena azaltzen dute.

Operkuluetan ezten pozointsuak dituzte.

Gure uretan, 400 m.tarainoko sakonerako hondo haretsutan Callionymus lyra (eiherazain handia) aurkitzen dugu.

C. maculatus (eiherazain pikarta) eta C. reticulatus (eiherazain txikia) berdintsuak dira baino sakonera txikiagotan agertu ohi dira, lehenengo espeziea urtearo jakin batzutan itsasadarretan agertzen delarik.

Blenniidae familia

Itsasbazterreko harkaitzartean bizi diren animalien artean aipagarria da kabuxa izenez ezagutzen den arrain txiki talde bat, euskal kostaldeko marearteko iktiofauna gehiena osatzen duena.

Blenidoak dira, oso metro gutxiko sakoneratan dauden hondo harritsuetan bizi ohi direnak.

Ez dute ezkatarik baina muki liskatsu batez dago babestua larruazala (hortik datorkio Blennius izen generikoa).

Asko dira familia honek biltzen dituen espezieak; ur berotan bizi dira batez ere.

Euskal kostaldean hegoalderako joera duten espezie ugari agertzen direla aipatzea interesgarria izan liteke.

Oso izaera ezberdineko animaliak ditugu: batzu beldurti eta fidakaitzak badira ere, beste batzu ikusbera eta erasokorrak agertzen zaizkigu.

Coryphoblennius galerita, adibidez, oso azalean bizi da, alga gorri kalkareoen artean, eta itsasbeheran isolaturik gelditzen da erdilitoraleko goikaldeko kubetetan.

Udaran, beroak uretan disolbatutako oxigenoa berehala kontsumitua izatea eragiten du eta orduan, arraintxoak harrietan gora jotzen du, marea noiz igoko den zai lehorrean gelditzen delarik.

Askotan harrapatu dugu arrain hau itsasbeheran uretatik kanpo gelditzen diren alga eta muskuilu artean.

Blenidoak, oro har, haitzulo txikitan dute babesa eta bizilekua eta ausardi osoz defendatzen dute beraien lurraldea edozeinen kontra.

Mediterraneoko berezi-bereziak diren bi espezie aurkitu dira orain dela gutxi gure uretan: Blennius incognitus eta B. pilicornis baina oso ugariak dira ere B. pholis, B. gattorugine, B. sanguinolentus eta B. trigloides.

Azken espezie honek bakarkako joera du, B. incognitus eta B. pilicornis-ek, aldiz, portaera taldekoia agertzen dute.

Hauetako espezie bakoitza hondo ezberdin batetan bizi ohi da; B. ocellaris, adibidez, 30-300 m.tako sakoneratan bizi den bitartean, beste guztiek sakonera txikiagoak dituzte nahiago.

C. galerita eta B. sanguinolentus-ek tenperatura edo gazitasunaren aldaketak jasan ditzaketenez gero, erdilitoraleko goikaldeko kubetetan bizirik mantentzen dira.

Blenidoak, gehienetan, trebetasun haundiz harrapatzen dituzten ornogabe eta alga txikiz elikatzen dira.

Trachinidae familia

Hondoaren gainean bizi ohi diren arrainak dira xabiroiak baina krabarrokak ez bezala, hondo haretsutan; bazkarirako egokia den edozein animali txikiren zelatan egon ohi dira harean lurperatuta eta kanpoan begi biak bakarrik gelditzen zaizkiolarik.

Bi dira gure uretan bizi diren espezieak: (xabiroi txikia), izen arruntak dioen bezala tamaina txikikoa, oso azalean bizi ohi dena eta bainuzaleei ziztada mingarriak eragiten diena, eta (xabiroi zuria).